Zer dira erregai berriztagarriak?
Jarraian, Deloitte aholkularitza-enpresak egindako grafikoa jaso dugu; RED III zuzentarauaren arabera erregai berriztagarritzat jotzen direnak laburbildu dira bertan.
Modu jasangarrian ekoitzitako konposatu kimikoak hartzen dira erregai berriztagarritzat, betiere erregai fosilak ordezka baditzakete, emisio gutxi edo hutsalak eraginez. RED III zuzentarauak egun dauden erregai-motak zehaztu ditu estreinakoz, eta oinarrizko alderdi hauen arabera bereizi ditu:
Erregai berriztagarrien zeregina
Energia berriztagarrien inguruko helburuak ezartzearekin batera, beharrezkoa da deskarbonizaziorako ahalegin osagarriak egitea, bestelako energia-iturri ez-fosilak oinarri hartuta, neutraltasun klimatikoa 2050ean lortzeko, beranduenez. EBren helburua lortzeko, estatu kideek aukera izan behar dute energia-iturri ez-fosil bat baino gehiago batera erabiltzeko.
RED III zuzentarauan erregai berriztagarrien zerrenda zehazten da, eta, bertan, bioerregaiak, biolikidoak, biomasa-erregaiak eta jatorri ez-biologikoko erregai berriztagarriak azaltzen dira.
Beraz, energia-iturri berriztagarrietatik sortutako erregai-familia zabalaz ari gara hitz egiten. Horien funtsezko alderdia jatorria da: batzuek jatorri biologikoa dute (bioerregaiek, biolikidoek eta biomasa-erregaiek) eta beste batzuek ez-biologikoa (ingelesezko RFNBO siglez —Renewable Fuels of Non Biological Origin— izendatuak). Azken horien artean, hidrogeno berriztagarria eta haren eratorriak dira nabarmenenak; hau da, erregai sintetikoak (e-kerosenoa, e-diesela, e-gasolina…).
Erregai berriztagarrien ekosistema
Euskadik aukera du munduan erreferentziazkoa izateko erregai berriztagarrien arloan. Horretarako, egungo gaitasunak bildu eta optimizatuko dituen figura bat behar da, hori guztia helburu komun batera azkartasunez bideratuko duena.
Proiektuaren helburua
Erregai berriztagarrien eremuan ekimenak dituzten enpresen beharrei erantzuteko garapen teknologikoko proiektuak identifikatzea da helburua, bai eta eskaera horiei aurre egiteko eskaintza teknologikoaren gaitasunen multzoa antolatzea ere.
Horretarako, EIC Fundazioak erregai berriztagarrien ibilbide-orria landu eta kudeatuko du, asmo hauekin:
- Garatu beharreko teknologiak identifikatzea, erregai berriztagarrien inguruan abian diren industria-proiektuen eta sortuko diren berrien euskarri izan daitezen, kontuan hartuta balio-kate osoa (ekoizpenetik askotariko erabileretara, ekipamenduen eta soluzioen fabrikazioa barne hartuta) eta eskariak gidatzen duela garapen teknologikoa.
- Ibilbide-orrian jasotako proiektuak garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak identifikatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen artean, eta, gaitasunen bat falta bada, beharrezko talentua erakartzea.
- Azpiegituretan inbertitzea, Euskadiko industria-sarearen deskarbonizazioan aurrera egitea ahalbidetuko duten teknologien garapena ziurtatzeko.
Gainera, ekin beharreko proiektu bereziak identifikatuko dira; hau da, lankidetza-ekimenak, Euskadin erregai berriztagarrien garapen teknologikoan aurrerapen nabarmena dakartenak edo I+G proiektua izatetik haratagoko jarduerak gauzatzea dakartenak —adibidez, probetarako azpiegiturak, erakusteko proiektuak eta abar—.
Proiektuan kontuan hartu diren arloak eta azpi-arloak
Enpresa eta teknologia-zentro parte-hartzaileak
Operadoreak
Ingeniaritza- eta zerbitzu-enpresak
Fabrikatzaileak
I+G eragileak