Proiektuak

Mugikortasun deskarbonizatuko ekosistema

Proiektuaren helburua

Asmoa da hidrogenoan oinarritutako mugikortasun-ekosistema bat martxan jartzea, balio-kate osorako: ekoizpena, hidrogenoaren garraioa, banaketa eta erabilera. Horrek aukera eman behar digu ikaskuntza goiztiarra lortzeko eta hainbat elementu (hidrogenerak, hidrogenozko autobusak, hidrogenoa garraiatzeko logistika-sistema…) tokian bertan garatzeko.

Abantoko Parkea erakargarriagoa egitea, eskalan erakusteko proiektu gisa askotariko enpresen arreta eta interesa erakartzea lortuko baitu.

Ekosistemako elementu nagusiak

Abiapuntu dira Petronorren 2,5 MW-eko elektrolizagailua, hidrogenoa EICra garraiatzen duen hodia, EICko mugikortasun-partzela (hidrogenera bat eta hidrogenoa MEGC edukiontzietan kargatzeko zerbitzugunea), urruneko hidrogenera bat (aireportuan), BFAren autobusak (lehenengo erabiltzaileak), hidrogenozko automobila, kamioiren bat.

EIC Fundazioaren egitekoa

Ekimen hau bultzatzea eta nabarmentzea da EIC Fundazioaren helburu nagusia. Ildo horretan, ahaleginak egingo ditu parte-hartzaile guztiek (IBIL – Repsol + EEE-EVE, BFA, Petronor eta Nortegas enpresa eta erakundeek) azpiegitura berria lehenbailehen eraiki eta martxan jarri dezaten.

Proiektu-plana

Proiektua hiru fasetan gauzatuko da.

  • I. fasea. Hidrogenera eramangarri bat instalatzea.
  • II. fasea. Behin betiko plataforma logistikoa instalatzea (2026ko lehen seihilekorako egon liteke prest).
  • III. fasea. Aireportuan hidrogenera instalatzea.

Enpresa parte-hartzaileak